Surf
Deban Bizkaiko Golkoko kostalde osoko olatu hoberenetakoak daude. Kilometro gutxiren barruan olatu piku kopuru handia aurki dezakegu, kalitate ezin hobea eta maila guztietako surflarientzako gainera. Debako Santiago eta Lapari hondartzak paregabeak dira surfean hasteko; izan ere, malda gutxiko hondartzak direnez, aparrek ibilibide luzea egiten dute eta surf egiten ikasteko oso leku aproposak dira. Marea baxuan bi hondartza horiek bat egiten dute eta olatu eskaintza anitza sortzen da.